Alderdi Sozialistak helegitea jartzean, Aita Frantziskotarrekin sinatu beharreko hitzarmenaren erabakia berriro aztertu beharko da Hirigintza Sailean. Hor diktamen bat adostu beharko dute eta, diktamen hori eskuan dutela, berriro eztabaidatu beharko du Osoko Bilkurak, berriro erabakitzeko.
Alderdi Sozialistaren esanetan, Udalaren interesa ez da 700 metro koadro gehiago edukitzea. Benetako interesa da Frantziskotarrek 700 metro saldu nahi dituztela eta horretarako Udalarekin akordio batera iritsi direla. Zehazki, 601.000 euro hartzeko akordiora iritsi direla. Sozialistek uste dute hori ez dela Frantziskotarrekin sinatuta dagoen lehen hitzarmenaren izpiritua, eta sinatzeke dagoen bigarren hitzarmenean ere ez dagoela justifikatuta.