Arrasate Irratiak programazio berria hasi du

Usoa Agirre 2005ko urr. 3a, 14:17
Uda Giroan saioa joan den barikuan amaitu zen, eta gaur, astelehena, Igo Autobusera saioarekin hasi dute ikasturte berria Arrasate Irratian. Saioak berrikuntzak izango ditu, eta albistegia eta zorion agurren tartea indartu nahi dituzte.

10:00etatik aurrera

10:00etatik aurrera

Joan den ikasturtean goizeko 9:00etan hasten zen Igo Autobusera magazina, baina aurten beranduxeago hasiko da, 10:00etan, alegia.

Zorion agurren tartea

Albistegiarekin hasiko da magazina eta autobusaren azkeneko geltokia zorion agurrena izango da. 12:00ak jo baino lehen edozeinek bere ingurukoak zoriontzeko aukera izango du, baita musika eskatu edo lagunen bat agurtzeko ere.

Ikaskideak, lagunak edo senitartekoak zoriondu nahi izanez gero, Arrasate Irratiak egunero emango dizu aukera hori. Horretarako 943 71 17 31 telefonora deitu edo idatzi irratia@goiena.com helbidera.

Eta 12:00ak buelta horretan zorion agurrak entzuteko aukerarik ez baduzu, arratsaldean ere izango da aukera. Izan ere, aurten, arratsaldeko 17:00etako albistegiaren ostean zorion agurren tartea errepikatuko dute.

Geltoki ezberdinak

FMko 107.7an, 10:00etatik 12:00etara geltokiz geltoki bidaiatzeko aukera egongo da Igo Autobusera saioan. Mingaina dantzan, loreen geltokia eta beste hainbat tarte izango dira, batzuk iazkoak eta beste batzuk berriak.

Goizean saioa entzun ezin dutenek, arratsaldean dute aukera; 14:00etatik 16:00etara bitartean izango da errepikapena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak