Besteak beste, Nestor Basterretxea, Manu Muniategiandikoetxea, Helena Elbusto eta Luis Laskurainen lanak izango dira ikusgai Arrasateko Harresi aretoan. Gure lurraldeko arte garaikideaz gozatzeko aukera izango dugu erakusketan, eta, bide batez, ikastolei, euskarari eta arteari bultzada ematekoa ere bai.
Erakusketa zabalik egongo da urriaren 30era arte.
- Lan-egunetan: 18:00-20:00
- Jai-egunetan: 12:00-14:00 eta 18:00-20:00