"Real Sociedad eta Euskara" izeneko mahai-ingurua atzeratu egin da

Fagor Etxetresna Elektrikoetako euskara planak "Iraila-miraila" kultur astearen barruan antolatu du mahaingurua. Hasiera batean gaur, astelehena, egitekoa zen. Azkenean, ordea, bihar, martitzena izango da.

  • Tokia: San Andreseko Fagorren egoitzan Kontseilu Sozialaren areto nagusian
  • Ordua: 16:30
  • Parte-hartzaileak: Julen Iriondo, Xabier Bengoetxea, Jose Jabier Barkero eta Aitor Lopez Rekarte.

Ordu aldaketak direla eta hasieran iragarritako Inaxio Kortabarria ezin izango da joan.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.