Badatoz Garagartzako laminak eta Neanderthalgo gizakiak, jaietarako

Gaur hasi eta eguenera arte, jaietan ibiliko dira Gargartzako auzotarrak. Kirola, kontzertua, dantzak, bazkaria... egingo dituzte auzotarrek eta Garagartzara doazen gonbidatuek.

Gaur,irailak 23, 19:30ean hasiko dira jaiak, etxafuego eta bestelakoekin; ordu laurden geroago, bertso-saioa egingo dute, ibarreko eta inguruko bertsolariekin; 22:00etan, berriz, dantzaldia, Txinparta taldearekin, eta gauerdian, laminei eta Neanderthalgo gizakiei ongi etorria egingo diete. Era berean, gauez bolatokia zabalik izango da, guztiondako.

Zapatuan, kirola eta musika

Bihar, irailak 24, berriz, 12:00etan auzoko hildakoen aldeko meza esango dute; 12:00etatik 14:00etara, Kulkirekin arrantzaleen joko eta jolasen jaia izango da eta 16:30etik 18:30era, futbol partiduak, umeendako. Bestalde, Gorritiren animaliek ere bisitatuko dute Garagartza, 18:30etik 20:30era; eta arratsaldean zehar, trikiti doinuek lagunduko dute giroa berotzen. Gauean, berriz, 21:00etatik 01:00etara, rock jaialdia egingo dute, Garagartzako Bigarren Neanderthal rock kontzertua, hain justu ere. Eta bihar gauean ere zabalik izango da bolalekua.

Bukatzeko, domekan, 11:00etan meza izango da, 12:00etan dantzak, Txikitxurekin eta 14:30ean, auzo bazkaria eta erromeria, Haitzama taldearekin.

Eta hurrengo eguenean, berriz, 19:00etan meza esango dute, San Migelen omenez eta gero, luntxa egingo dute Patxizenean.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.