Arrasate Yoga Elkarteak 25 urte bete ditu

Goiatz Arana Begiristain 2005ko ira. 13a, 21:13
Arrasate Yoga Elkarteak 25 urte bete ditu aurten; mende laurdena igaro da Jose Luis Armendia yoga irakasleak eskolak emateari ekin zionetik. Urteurrena ospatzeko, hitzaldiak eta tailerrak egingo dituzte hilaren 19tik 24ra.

Arrasate Yoga Elkartearen 25. urteurrena ospatzeko, Osasun Osoaren eta Bizitza Kalitatearen Jardunaldiak egingo dituzte datorren astean. Astelehenetik ostiralera hitzaldiak egingo dituzte Monterron kultur etxean, arratsaldeko sei t’erdietatik aurrera. Zapatuan berriz, teoria praktikan jarriko dute eta, modu horretara, bukatutzat emango dituzte urteurren ospakizuneko ekitaldiak.

Egitaraua:

  • Irailak 19, astelehena: Estresa, lasaiketa eta autoestimua J.L. Armendiaren eskutik, eta Yoga: Prevencion y terapia Antonia Nogueirasen eskutik.
  • Irailak 20, asteartea: Elikadurak osatzeko duen indarra. Hizlaria: Antonio Palomar.
  • Irailak 21, asteazkena: Psikoterapiaren bilakaera, J.L. Armendiaren eskutik, eta Relación del yoga y la psicoterapia Enkarna Mendezen eskutik.
  • Irailak 22, osteguna: Ferekak: Gozamanaren iturri. Hizlaria: Cristina Corbella.
  • Irailak 23, ostirala: Masaje y osteopatía Pablo Aragónen eskutik, eta Biodantza, osotasuna eta osasun osoa Rakel Ampudiaren eskutik.
  • Irailak 24, zapatua: Tailerrak. Arrasate Yoga Elkarteak Altamira auzoan duen egoitzan, Iñarra 28. 09:00etatik 14:00etara.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak