Musakolako Kiroldegiko barruko igerilekuetako eremuan lurzorua aldatzen dabiltza. Orain arte zegoena zarra zen eta urteekin irristakor jarrita zegoela azaldu dute AUKEAko arduradunek. Hori dela eta, aldatzeko lanak egiten dabiltza, baina uste baino gehiago luzatu dira. Lehen asmoa zen irailaren 12an zabaltzea barruko igerilekuak, baina irailaren 17an zabalduko dituzte.