Amaia Antzokia ekitaldiz gainezka irailean

Maider Arregi 2005eko irailaren 7a

Amaia Antzokiko denboraldi berria hastear dago. Irailerako iragarritako ekitaldien artean, besteak beste, "Aupa Etxebeste!" filma, "Agur Everest" dokumentala eta "Otehitzari Biraka" ikuskizuna izango dira.

Aupa Etxebeste!

Aupa Etxebeste!

Amaia Antzokian irailaren 23an, 24an, 25ean eta 26an ikusgai.

"Aupa Etxebeste!" Asier Altuna eta Telmo Esnal zuzendarien lehen film luzea Donostiako Zinemaldian aurkeztuko dute irailaren 22an, Zabaltegi sailean. Ondoren, hurrengo egunean bertan, Hego Euskal Herriko lau hiriburuetara, eta Arrasatera, iritsiko da euskara hutsean grabatutako filma.

Otehitzari biraka

Amaia Antzokian irailaren 18an ikusgai.

Tanttaka antzerki-taldeak eta Kukai dantza-taldeak elkarrekin egin duten bigarren lana da "Otehitzari biraka". Mireia Gabilondoren ardura izan dira zuzendaritza eta gidoia, eta koreografia, aldiz, Jon Mayak egin du.

Agur Everest

Amaia Antzokian irailak 22an ikusgai.

Aipagarria da, baita ere, irailaren 22an, Besaideko monumentuaren eraikitzearen 50.urteurrena dela eta, Amaia antzokian emango den film-dokumentala: "Agur Everest" (Basterretxea eta Larruquert, 1981).

Gainontzeko programazioa

Zinema

  • "La guerra de los mundos": irailak 16, 17 eta 18
  • "Semen, una historia de amor": irailak 30 eta urriak 1, 2, eta 3
  • "Hierro": irailak 29

Pintura erakusketa:

  • Eli Mendiaren erakusketa Harresi Aretoan: irailaren 14tik 30era bitartean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak