Arrakasta badute, gehiago
Aparkaleku gehiago jartzeko asmoa ere badute, baina lehenengo arrasatearren iritzia jakin nahi dute. Horretarako, kanpaina bat abiaraziko du Udalak. Aparkalekuok arrakasta baldin badute, gehiago jarriko dituzte.
Joan den uztaileko Gobernu Batzarrean hartu zuen Udalak aparkalekuok jartzeko erabakia. Arrasateko Garapen Jasangarrirako Proiektuak dio bizikletek leku propioa behar dutela udalerriko garraio sistemaren barruan.