Inauguratu dute ofizialki Arrasateko anbulatorioa

Goiena 2005ko uzt. 28a, 15:05
Gaur, hilak 28, inauguratu dute Arrasateko anbulatorioa. Lanak ofizialki amaitutzat eman dira hortaz. Inaugurazioan izan dira, besteak beste, Inazio Lakuntza Arrasateko alkatea eta Gabriel Inclán osasun sailburua.

Inaugurazioa

Inaugurazioa

Goizeko 11etan, anbulatorioko beharginekin batera, osasun sailburu Gabriel Inclán, Osakidetzako ordezkariak, Debagoieneko ospitaleko gerente Jose Luis Angulo eta Arrasateko alkatea Inazio Lakuntza izan dira irekiera ekitaldian. Aurreskua egin dute lehenengo eraikinaren aurrean eta ondoren anbulatorioko lau solairuak bisitatu dituzte gonbidatuek.

Bisitaren ondoren etorri dira Gabriel Inclán eta Inazio Lakuntzaren hitzaldiak. Luntxarekin amaitu dute ekitaldia.

PP eta PSOEren kontzentrazioa

Inaugurazio ekitaldiaren aurretik, PP eta PSOEko ordezkari batzuek kontzentrazioa egin dute ospital berri bat eskatzeko.

Espezialitate guztiak

Apirilerako zuten berritzeko lanak amaitzeko asmoa. Azkenean, baina, gaur geratu da ofizialki inauguratuta Arrasateko anbulatorioa.

Berritze lanei esker, Debagoieneko ospitaleak hartzen zituen espezialitateak aurrerantzean anbulatorioan egongo dira, dermatologia izan ezik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak