Martxoaren 25etik eta 27ra bitartean Markinan ospatutako Gazte Mugi topaketetako musika lantaldeetan, Euskal Herriko musika mugimenduari buruzko hausnarketa egin zen. Horretaz gain, izaera herritarra izango zuen diskoetxe baten sorrerari buruz ere hitz egin zen.
Horrela, maiatzaren 14rako hitzordu bat jarri zen Arrasateko gaztetxean. Hortik abiatzen da "Musika(h)erria", herri diskoetxe bat sortzearen proiektua.
Webgunea on-line
Herri Diskoetxeruntz webgunea behin-behinekoa da. Diskoetxearen izaera eta funtzionamendua erabakitzen den bitartean iraungo du. Komunikazio tresna gisa erabiliko dute besteak beste.
- Proiektuan eta musikan interesatutako jendearentzat sortua dagoen posta-zerrendan (MusikaSarea) izena emateko aukera izango duzu.
- Batzarretarako prestakuntza txostenak, aktak eta abar eskura edukiko dituzu.
- Eztabaidarako eta informaziorako txosten desberdin egongo dira.