Airearen kutsadurak 40 aldiz gainditzen du legeak baimentzen duena

Nerea Zubiete 2005ko uzt. 20a, 13:51
Arrasateko kaleetan dagoen kutsadurak legeak baimentzen duen maila 40 aldiz gainditzen du. Hala baieztatu du Eusko Jaurlaritzak Arrasateko Udalari bidali dion txosten batek, Arrasateko Lau Bide plazan dagoen kutsadura neurgailuaren datuak aztertu ondoren.

Eusko Jaurlaritzak Arrasateko Udalari bidali dion txostenak dio kutsadura iturriak direla autoen joan etorriak, lantegiek isurtzen dituztenak eta harrobien hautsak, bereziki San Josepe harrobiak sortzen duen hautsa.

Autoak eta obrak kontrolatu nahi

Joseba Ugalde, Udaleko Ingurugiro Saileko Buruak azaldu duenez, egoera kezkagarria da eta Udalak neurriak hartu beharko ditu. Alde batetik enpresetan kontrolak zorroztea eskatuko dute. Baina horretaz gainera, bereziki bi eremutan hartuko dituzte neurriak. Alde batetik autoen joan etorrien gaineko neurriak hartuko dituzte. Eta horri lotuta, irailean aurkeztuko dute Mugikortasun Plana eta hor ondo zehaztu nahi dituzte hartu beharreko neurriak eta betearazteko behar direnak ere bai.

Neurriak hartzeko beste ermua, herri barruan egiten diren obrena da. Badirudi obren inguruan kalean gelditzen diren hondakinak edo eskonbroak kaltegarriak direla, hauts handia sortzen dutelako. Gero, haizeak hauts hori oso samur harrotzen du eta airean gelditzen dira zatirik txikienak, edozeinek arnasteko moduan. Hori dela-eta, irailetik aurrera, Udalak asmoa du obrak egiten dituzten enpresekin harremanetan jartzeko eta hainbat neurri betearazteko.

Udalak neurriak hartuko ditu, baina Ugalde zinegotziaren esanetan herritarrok ere erantzunkizun handia dugu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak