Bartzelonako gazteekin truke kulturala egingo du Txatxilipurdik

A.G. 2005eko uztailaren 18a

Uztailaren 20tik 27ra bitartean truke kulturala egingo du Txatxilipurdik.

Horretarako, egunero, ekintzak antolatu dituzte: hilaren 21ean, eguena, ongi-etorri ginkana egingo dute; 22an, egubakoitza, mendi buelta; 23an, zapatua, Zugarramurdira eta Hendaiara txangoa, eta hurrengo egunetan, murala, baserri batera bisita, tailerrak, eta afari-merienda egingo dituzte. Zinemara ere joango dira.

Ekintza horietan parte hartu nahi duenak, izena eman beharko du hilaren 20a (etzi), baino lehen. Bestalde, eguaztenean , zinema eta afari-merienda izango dira Pablo Urangako egoitzan, 19:30ean. Izena emateko, deitu 943 79 54 46 edo 943 77 17 39 telefonoetara.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak