Astelehenean hasi zen Mondra lanean, eta gaur egingo dute batzar orokorra

Xabier Urtzelai 2005ko uzt. 14a, 17:59
Astelehenean hasi zuen Mondrak aurre-denboraldia, Igor Gordobilen eta Andoni Azkargortaren begiradapean. Horrekin batera, gaur egingo duten batzar orokorrean (Monterronen, 19:00etan), lehengo zuzendaritzakoak eta taldearen ardura hartuko dutenak elkartuko dira.contributors:

Uztailean, Mondrak hiru aste egingo ditu entrenatzen, eta egingo duten lanaren gainean galdetu diogu taldeko entrenatzaileari: “Datozen hiru asteak elkar ezagutzeko erabiliko ditugu. Prestakuntza fisikoa lantzeko ariketak egingo ditugu, baina baloiarekin ere egingo dugu lan, jokoen bitartez. Ez dugu karga handiko lanik egingo”.

Abuztuko lehenengo asteak oporretan egon eta gero, abuztuaren 15ean itzuliko dira lanera, eta Arrasateko entrenatzaileak orduan jakingo du zenbat jokalari izango dituen denboraldiari aurre egiteko: “Lehen zeuden jokalariak ezagutzen ditut, eta beste hiru lagun etorri dira gurekin, gure ustez maila onekoak direnak. Hala, talde ona daukagula esango nuke, oso konpentsatuta, eta lehia handia izango da. Gero, baina, txapelketak jarriko gaitu merezi dugun tokian”.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak