Egia esateko, kuriosoa da Mikel Goñi taldean izatea. Gustura jokatuko nuke bere kontra, eta baita berarekin ere. Orain, astebururo izaten ditugu partiduak, eta egia esan, gutxitan elkartzen gara taldekideak entrenamendu saioak egiteko. Baina, udan zehar jaialdiren bat baino gehiagotara joan beharko dugu elkarrekin.
Asteburuan Katalunian izango da Mikel Goñi, Azkunerekin eta Xabier Uberarekin batera. Arrasateko pilotaria ordezko moduan dago. Kataluniara ez badoa, Leonen egingo duten jaialdi batean izango da.