Autobus zerbitzua indartu dute San Ferminetarako

I.A. 2005ko uzt. 7a, 12:02
Joateko eta etortzeko autobus bereziak antolatu ditu PESA konpainiak. Garibai geltokitik aterako dira Nafarroarko hiriburura doazenak eta hango estaziotik egongo dira bueltarakoak.

Gaur goizeko entzierroa pasa zaio joan gura zuenari. Entzierro garbia izan da eta zezen batek adarra apurtu duela izan da notizia nagusia. Egongo da jendea gertutik eta telebistan jarraitzen duena San Ferminetako ekintza garrantzitsu hau. Baina hara joaten denik ere faltako ez denez...

Zerbitzu publikoa (PESA)

Egubakoitz eta zapatuan Garibai geltokitik aterako dira autobusak 18:10ean.

Domekan, honantz ere etorri ahal izango da bai goizeko 8:30ean eta baita 10:45ean ere. Autobusak bete ahala aterako dira Iruñako autobus geltokitik. Arratsaldean ere izango da bat bueltarako 18:00etan. Bergaratik ere joan ahal izango da. Horretarako urbanoekin egin behar lotura.

Gaurko egitaraua, osteguna Uztailak 8

  • 06:45 Dianak. Udaletxe plaza eta Zezen plaza.

  • 08:00 Zezen entzierroa. Festa hauetako bigarrena.
  • 09:30 Erraldoiak eta Buruhandiak. Konpartsaren irteera, Autobus geltokitik.
  • 11:00 Hauek festa hauek! Rodezno kondearen plaza. Haurrendako emanaldiak eta ikuskizunak, 14:00ak arte.
  • 12:00 Musika banden irteera. Udaletxe plaza eta Errekoleten plaza.
  • 12:00 Jota kantaldia. Sarasate pasealekua. Taldea: Armonía Navarra.
  • 12:00 Herri kirolak. Foruen plaza. Nafarroako trontzalarien txapelketak.
  • 12:30 Kontzertua. Gayarre antzokia. Iruñeko Ganbera Abesbatza.
  • 13:00 Musika bandak. Gurutzeko plaza. Kasedako Udal Banda.
  • 17:30 Plazako zaldunen, mandakoen eta musika bandaren desfilea, Udaletxe plazatik Zezen-plazaraino.
  • 18:00 Hauek festa hauek! Rodezno kondearen plaza. Haurrendako emanaldiak eta ikuskizunak, 21:00ak arte.
  • 18:30 Zezen feriaren bigarren zezenketa. Zezen-plaza.
  • 20:00 Dantzaldia. Gurutzeko plaza. Ostadar orkestra, 22:00ak arte.
  • 20:30 Gazte dantzaldia. Sarasate pasealekua. Caimán Show orkestra, 23:00ak arte.
  • 20:30 Herri musika. Basotxoa. Andaluziar Etxearen Herencia del Sur abesbatza rocíozalea eta Sortilegio Andaluz dantza taldea.
  • 21:00 Bertako musika. Gazteluko plaza. Dantzaldia, txistulari eta gaitariekin.
  • 21:00 Paseoan. Antzerkia eta dibertimendua, Carlos III.aren oinezkoendako pasealekuan: Teatro Crónico.
  • 22:00 Zezensuzkoa. Done Jakue plaza.
  • 23:00 Su artifizialak. Ziudadela parkea. Sanferminak 2004 Nazioarteko Lehiaketaren hirugarren bilduma. Su-etxea: Igual (Bartzelona)
  • 23:30 Dantzaldia. Gurutzeko plaza. Ostadar orkestra. Goizaldeko 1:30ak arte.
  • 24:00 Dantzaldia. Antoniutti parkea. Esmeralda orkestra. Goizaldeko 3:00ak arte.
  • 24:00 Euskal Musika. Media Luna parkea. Kontzertua: Anje Duhalde.
  • 00:30 Plaza zabalik. David Civera, Gazteluko Plazan.
  • 00:30 Foru-Zuzenekoa. Foruen plaza. La Habitación Roja eta El señor Ramón.

Egitarau osatua

Egunez eguneko egitaraua ere bisita dezakezu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak