Oporrak Bakean 2005 jaia ospatuko du Nubi elkarteak

UztailaK 17, igandea, Arrasaten ospatuko du Nubi elkarteak Oporrak Bakean 2005 jaia. Bertan hainbat ekintza egongo dira egun osoan zehar.

Egitaraua

Egitaraua

  • 11:00-11:30: Ongi etorria

  • 11:30-14:00: Puzgarriak eta haurrentzako tailerrak
  • 11:30: Patata tortilla lehiaketa. Ondoren, Pintxoak salduko dira.
  • 12:00: Prentsaurrekoa
  • 13:00: Ekintza politikoa
    • Sahararren Elkartasun Taldeko ordezkariak
    • Txomin Aurrekoetxearen agerraldia
    • Fpolisario taldeko kideen parte hartzea
    • Okupatutako guneen ordezkarien hitzaldia
    • Gorka Knorr-en agerraldia
  • 14:30: Bazkari herrikoia. Txartelak aurrez salduko dira, guztira 300. Interesa dutenek telefono honetara deitu: 685 72 48 17
  • 16:00: Pailazoak
  • 17:30-18:30: Musika emanaldia

Egun osoan zehar :

  • Saharako musika taldea eta Arrasateko trikitixa eskola.

  • Te dastaketa
  • Henna tailerra
  • Haimak

Oharra: Haurrak etor daitezela bainujantziarekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak