Bigarren sariak batutakoaren %25 eramango du, hau da, 6.540 euro, milioi bat pezeta baino gehiago. Hirugarrenak 3.270 euro eta beste zazpi lagunek 654 euro bakoitzak eramango dute. Oso garrantzitsuak dira bertako sariak, kontuan hartuta, bakoitzak 30 euro jarri dituela jokatzeko. Antolatzaileen esanetan, Euskadiko garrantzitsuenetakoa da Arrasateko Tour-aren porra hau. Joan den zapatuan hasi zen Frantziako txirrindularitza lasterketa ospetsua eta uztailaren 24an amaituko da. Orduan jakingo dugu zeintzuk diren sari mamitsuak eramango dituztenak.