Arrasatear bat atxilotu zuten haur pornografia zeukalako

Goiena 2005ko uzt. 1a, 15:00
Ekainaren 14an, Arrasaten, 34 urteko M.M.H. atxilotu zuen Ertzantzak sexu askatasunaren aurkako delitua leporatuta. Hain zuzen ere, gizonezkoari euskarri informatikoan haur pornografia irudiak atzeman dizkiote.

Gaztea ekainaren 14an atxilotu zuten, baina Bergarako Guardiako Epaitegian deklaratu ostean, aske geratu zen ekainaren 16an baldintzapean.

Haur pornografiako bideoak Arrasateko udal liburutegian ikusten zituen Internet bidez, eta hortik zabaldu ditu susmoak.

Martxoan hasitako ikerketa

Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, ikerketa joan den martxoan hasi zen eta berehala Ertzaintzari jakinarazi ziotenean gizonezko batek liburutegian Internet bidez haur pornografiako bideoak ikusten zituela.

Susmagarria ikertzen hasi ziren ertzainak, eta liburutegiko jardueraz gain, etxean haur pornografia biltzen zuten materiala zuela ohartu ziren.

Atxiloketa

Ekainaren 14an susmagarriaren etxebizitza miatzeko agindu judiziala eskuratu zuten. Etxebizitzan haur pornografia irudiak zituzten hainbat CD, diskette eta bideo atzeman zituzten, eta ordengailu bat ere bai.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak