Arrasatearra da, sortzez bergararra izan arren. Athletic-en urteetan jardundakoa, Rayo Vallecanon ere ibili zen. Azken denboraldian Cultural Leonesan jokatu du.
Hogeita hamabi urte ditu (1973ko martxoaren 27koa da), 1,85 metro neurtzen ditu eta 80 kilo pisatu.
Datorren denboraldian, hortaz, bi atezain hauek izango ditu Eibarrek: Zubikarai 21 urtekoa, Realak utzita jokatuko duena, eta Etxeberria. Aurten bikain aritu den Iraizoz Espanyolera itzuli da Eibarren utzita urtebetez jardun ostean.