Aurtengo aurrekontuen kredituen aldaketen gaineko espedientea onartzeko orduan, eztabaida sortu zen osoko bilkuran. Auzirik korapilatsuena izan zen Kultura Etxe berrian egiten dabiltzan lanena. Han, salatu zuen oposizioak, inon ere onartu ez den luzernario bat jartzeko obrak egiten dabiltzala.
Osoko bilkuraren eskuduntza
Alderdi Popularrak eskatutako txosten juridiko batek zehazten duenez, Kultura Etxean egiten dabiltzan lanen moduko erabakiak hartzeko eskuduntza Udaletxeko osoko bilkurarena da. Arrasaten, berriz, dio Itziar Lamarain zinegotzi popularrak, Kultura Etxe berrian jartzeko luzernarioaren lanak aurreratuta daudela eta inon ez dagoela jasota Udaletxeko organorik onartu duenik proiektua edo aurrekontua. Gaineratu du lan horiek asko igoko dutela aurrekontua, milioi bat eurotik gertu hain zuzen.
Alderdi Sozialistak ere salatu egin du Kultura Etxe berrian irregulartasunak egiten dabiltza eta urrutirago jo du. Sozialistak aztertzen dabiltza Kultura etxeko luzernarioaren lanen inguruan prebarikazioa ote dagoen. Hori frogatuko balute, epaitegietara jotzeko gertu daude.
Arrasateko Alkatea, bere aldetik, esan du ez duela uste prebarikazioa egon denik. Azaldu du eraikuntzaren lanen erritmoa dela eta, luzernarioaren lanak aurreratu egin behar izan dituztela, baina laneko zuzendaritzarekin oraindik ez dutela zehaztuta ezer, hau da, ez guztik bukatuko duten ez eta zein aurrekontu izango duen ere.