Suhiltzaileak oraindik Udalan

Ubane Madera 2005ko eka. 27a, 21:22
Udala auzoan piztu den sua guztiz emendatu ezinda dabiltza Oñatiko suhiltzaileak eta Diputaziotik etorritako errefortzuak. Izan ere, su-fokuak etengabe berrindartu egiten dira. Zorionez, ez da inor zauritu.

Jende dezente dabil Udala aldean sua emendatu nahian; baserrietatik irtenarazi dituzten auzotar asko ere laguntzen dabiltza. Hala ere, ez dute batere lan erraza. Su-foku bat emendatu arren, hego-haizeak eta giro beroak berpiztu egiten dute-eta handik gutxira.

Pare bat ordu inguru

16:30ak eta 17:00ak bitartean piztu da sua Udalako Zaatza baserri inguruan. Adituen esanetan, seguru aski errepidetik norbaitek botatako zigarrokin edo kristalezko botilaren batek eragin du sua.

Era berean, azkenaldiko sikateari eta tenperatura altuei haize zakarra eta norabide aldakorrekoa gehitu zaio. Horregatik, sua Zaatza baserri inguruan piztu arren, segituan zabaldu da errepidearen beste aldera eta mendian gora egin du, Udala auzorantz.

Datu zehatzik oraindik ezin ditugu jakinarazi, baina badirudi hektarea dezente erre direla Udala aldean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak