Jende ugari San Juan jaien hasieran

Maider Arregi 2005eko ekainaren 24a

Arrasateko San Juanak hasi dira eta lehen egunean jende ugarik hartu du parte antolatutako ekintzatan. Besteak beste, gazteek makala ekarriz eman diote jaiei hasiera eta Ignacio Lakuntzak, alkateak, aurten ere aurreskua dantzatu du San Juan suaren aurrean.

Arrasateko gazteek Maalaraino ekarri zuten makala. Jaiei hasiera emanez, urteroko salbea ere abestu zuten herriko parrokian. Eliza lepo bete zen eta askok kanpotik jarraitu behar izan zuten beroari aurre eginez.

Gaztetxoek ere izan zuten jolasteko eta gozatzeko aukera Maiatzaren Lehena plazan antolatutako jokoetan.

Gauean Errementari Dantza ikustera ehunka lagun elkartu zen herriko plazan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak