Istripua izan duen kamioiak bi makina garraiatzen zituen eta Portugaleraino eraman behar zituen. Elorriora iritsi baino lehenxeago, baina, atoiak guraizearena egin du eta trabes gelditu da errepidean. 16:00ak aldera bi garabi joan dira istripua gertatu den lekura, kamioia eta zama errepidetik kentzeko.
Kamioia garbi dago, 18:00ak aldean.