Ebakuntza egin eta gero, 18:00ak aldera igo zuten gelara Josu Uribetxebarria. Minak dituen arren, senitartekoak pozik daude ebakuntza ongi atera delako. Orain, analisien emaitzen zain daude ; kimio bidezko tratamendua jaso beharko duen ala ez jakiteko.
Giltzurruneko minbiziaren larritasuna kontutan izanik, aurrentzean jarraipen zorrotza egingo diote gaixoari.