Zapatukoa urteroko hitzordua da. 13:00etan, omenaldia jasoko duten lagunak Uarkape pilotalekuan batuko dira. 14:30ean, bazkaria egingo dute Alkartu elkartean.
Bazkal ostean, 16:00etatik 19:00etara bitartean, omenaldia jasoko dutenek eta gura duten herritar guztiek jokoak izango dituzte Uarkapen bertan. Azkenik, opariak banatuko dituzte.