Egubakoitzean, 19:00etan irekiko dute karpa, eta asteburu osoan ibiliko dira jatekoak eta edatekoak ematen. Jokalariek, berriz, Alemaniako garagardoa dastatu aurretik gogotik bota beharko dute izerdia.
Hamaika talde txapelketan
Zapatuan, 15:00etan hasiko dute txapelketa. Durango, Zarautz, Eibar, Ordizia, Elorrio, Gaztedi, Atletico San Sebastian, Bera-Bera, Valladolideko VRAC, Bordeleko BEC eta Arrasate izango dira nor baino nor gehiago. Txapelketa amaitutakoan, Herriko Plazan jarraituko du jaiak.