Mundumira Jaialdia Arrasaten ospatuko da

Maider Arregi 2005eko maiatzaren 31

Ekainaren 10, 11 eta 12an, Arrasaten izango da Mundumira Jaialdia. Euskal Herria aldizkariak eta Gin&Tonic ekoiztetxeak aurten lehen aldiz antolatu dute munduko kulturen jaialdi hau.

Ospakizunak munduko kultura anitzen erakusleiho izan nahi du, musika, kaleko antzerkia eta festa uztartuz. Ekintzaz beteta dator gainera egitaraua.

Besteak beste, musika, zirku eta kaleko antzerkien tailerrak izango dira. Baita artisau edota gastronomia azokak ere. Gaztetxoentzako ere izango da gunerik, ipuin kontalariak, puzgarriak…

Musika ere izango da, zuzen zuzenean:

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak