Elkartasun eguna ospatuko da zapatuan

Maider Arregi 2005eko maiatzaren 30a

Ekainaren 4an, zapatuan, ospatuko da zazpigarren Elkartasun Eguna. Egun osoan zehar hainbat ekintza izango dira Arrasateko Sebero Altube plazan.

Egitarau zabala prestatu dute Zazpigarren Elkartasun Egunerako. Antolatzaile lanetan Mugarik Gabeko Ingeniariak, Harreman, Serso-San Viator, Nubi Elkartea eta Activos por un Mundo Solidario aritu dira.

Egitaraua

  • Arizmendi Ikastolako eta La Merced ikastetxeko ikasleen lanen erakusketak.

  • Haurrentzako jolasak. Intermon erakundeak ekarriko eta bideratuko ditu jolasok.
  • Bidezko merkataritzako produktuen dastaketa eta salmenta.
  • Saharako te dastaketa eta hennaz egindako tatuaiak.
  • Ankur proiekturako dirua biltzeko tonbola bat egingo da. (Ibai-Arteren laguntzarekin)
  • Beste GKE batzuen materialen eta proiektuen erakusketa. Aurten, honako erakundeetako kideak gonbidatu ditugu: Alboan, Amnistía Internacional, Komite Internacionalistak, Medicus Mundi, Pueblos Hermanos eta Gure Laguntza.
  • Musika: Goizean, Gasteizko KALIMBA, Musika eta Elkartasuna taldeak joko du. Arratsaldean, DJAMBOREE perkusio taldeak joko du.

Hitzaldia

Gaia: "Pobreziaren aurka, Sakatu" edo "campaña pobreza zero"

Lekua: CIM alboko lokaletan. Dr BAñez 1, behean.

Ordua: 19:00etan

Eguna: Ekainak 1, asteazkena.

Hizlaria: Miguel Gonzalez, ALBOAN taldeko partaidea eta EAEko kanpainaren koordinatzailea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak