Istripua Kanpanzarren

Azken ordua (10:15): Une honetan errepidea garbitzen dihardute. Auto ilarak arindu dira, baina hala ere, inguru horretan kontu handiz gidatzea eskatu du Ertzaintzak.

09:10:Kamioi batek eta auto batek talka egin dute. Ondorioz, pertsona bat zauritu da. Une honetan errepideko bi norabideak moztuta daude eta auto ilara handiak sortu dira.

Goizeko 08:15etan gertatu da istripua, GI-3551. Ezbeharrean pertsona bat arin zauritu da eta Debagoieneko Ospitalera eraman dute. Autoak geldi daude eta ondorioz ilara handiak sortu dira. Horregatik, pazientzia eta kontu handia eskatu du Herrizaingo Sailak.

Ertzaintzak istripua zerk sortu duen aztertzen dihardu. Informazio gehiago izan ahal emango dizuegu.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.