"Pobrezia zero kanpaina" ezagutarazteko hitzaldia egingo da

Maider Arregi 2005eko maiatzaren 25a

Ekainaren 4an Elkartasun Eguna ospatuko da Arrasaten, eta bertan "Pobrezia Zero Kanpaina" ezagutu eta bultzatzeko aukera izango da. Baina kanpaina hau ezagutarazteko, hitzaldia egingo dute ekainak 1, asteazkena.

Lekua: Dr.Bañez, 1, behea. (San Andres parrokiaren lokalak, CIM-en ondoan)

Data: Ekainak 1, asteazkena

Ordua: Arratsaldeko 19:00etan.

Hizlari gonbidatua: Miguel González (ALBOAN-eko partaide eta kanpainaren koordinatzailea EAEn)

Antolatzaileak: Ingenierçia sin Fronteras, Mundu Solidarioa Helburu, Harreman, Serso, Nubi elkartea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak