Izoztu zituzten Udal Artxiboko agiriak berreskuratu nahi ditu Udalak

Nerea Zubiete 2005ko mai. 20a, 19:11
Udalak bi urteko epea emango dio Artxiboko agiriak berreskuratzeko ardura hartuko duen enpresari. Lehiaketa publikoa deituko du Udalak, 2004ko irailean gertatu zen uholdean urak kaltetu eta izoztu behar izan zituzten agiriak berreskuratzeko.

Arrasateko Udalak bi urte barrurako Artxiboko agiriak berreskuratuta izan nahi ditu. Gogoratu 2004an udaletxeko beheko solairuan gertatu ziren uriolen ondorioz, Arrasateko Udal Artxiboko agiri eta liburu zahar ugari kaltetu zituela urak. Horietako gehienak uriola edo uholdea gertatu eta hurrengo asteetan berreskuratu zituzten, baina bazeuden beste batzuk, kalte handia zutelako eta balio handikoak zirelako, izoztu egin zituztenak. Horiek geroago, lasaiago eta beste prozesu baten bitartez berreskuratzeko asmotan izoztu zituzten.

Lehiaketa publikoa

Orain Arrasateko Udalak izoztuta dauden horiek berreskuratu nahi ditu eta horretarako lehiaketa publikoa zabalduko du. Enpresa espezializatua kontratatu nahi du, enpresa horrek gehienez bi urteren buruan berreskuratze lana amaitu dezan. Horretarako, Udalak 300 mila euro bideratuko ditu. Hala ere, diru kopuru hori Udalak hasiera batean jarri duena da, baina gero, enpresarekin negoziatuta hobe dezakeela adierazi du.

Udalak zehaztuta du zein den berreskuratu behar den materialaren zerrenda, baina horretaz gainera, berriro aztertu beharko da dagoeneko berreskuratu den materialaren artean, ea agiririk bat dagoen berriro tratamentua behar duenik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak