Mendi Astearen barruan, mendiko seiluen gaineko erakusketa bitxia Monterronen

Badator Besaideren Mendi Astea. Astelehenetik zapatura arte egingo dute, orain arteko formatua aldatu barik, eta astean zeharreko diapositiba emanaldi erakargarriekin. Gainera, berritasun bat ere egongo da: seiluen erakusketa bat, Monterronen hori ere.

Jaime Alonso durangarrak denbora asko darama seiluak biltzen. Ez da, baina, bilduma soila, seilu horiek guztiek mendiarekin harreman zuzena daukatelako. Hala, astelehenetik egubakoitzera, besteak beste, Everesteko irudiak, erreskateetako irudiak edo beste edozein menditako irudiz osatutako seilu bilduma ikusi ahal izango duzue Monterronen egongo den erakusketan. Horrekin batera, astelehenetik egubakoitzera, mendia eta kirola jomuga izango dituzten diapositiba emanaldiak egingo dituzte Monterronen. Azpimarratzekoa da, bost egunetako bitan Arrasateko mendizaleak izango direla protagonista.

Ikusentzutekoak, Monterronen 19:00etan

Astelehena 23: Patxi Usobiaga, Patxi mundu bertikal batean.

Martitzena 24: Iñaki Fernandez, Espeleologia en las Antipodas.

Eguaztena 25: Josu Juan, Iban Silbar, Iban Okina eta Mikel Sasian, Hiru amets Apuen paradisuan.

Eguena 26: Bittor Amozarrain, Kapitain Piolet espedizioa G-2ra.

Egubakoitza 27: Pou anaiak. 7 pareta 7 kontinente.

Hilaren 28an, mendi bizikleta irteerak

Mendi Astea amaitzeko, Besaidekoek bi irteera egingo dituzte datorren zapatuan. Bizikletan asko ibili ez direnek Udalatxi itzulia egingo diote. Beste irteerak 40 kilometro luze izango ditu: Arrasate, Aretxabaleta, Mendiola, Aitzorrotz, Gatzagain, Kurtzeta, Untzilla, Arrasate. Kaskoa derrigorrezkoa izango da

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.