Maiatzaren 20an eta 21ean, zapatuan eta domekan, egingo dute Erdi Aroko II. Azoka Arrasaten.
Aurten azokaren eremua handitu egin dute: berau Seber Altuben, Herriko Plazan, Erdiko kalean, Iturriotzen, Ferreriasen, eta Maalako eta Olarte kaleko zati baten jarriko dute.
Artisauen eta jakien saltoki ugari egongo dira, iaz baino gehiago, eta baita hainbat ikuskizun ere.
Bestalde, herriko hainbat taldek esku hartuko dute asteburuan: Musika Eskolako harizko bi taldeek emanaldiak egingo dituzte; Doke antzerki taldeak ikuskizunak egingo ditu; Ibai Artek denda batzuk apainduko ditu; eta Ekin Emakumeen elkarteak arropen erakusketa jarri du Monterronen.