Zapatuan, 3x3 Saskibaloi Txapelketa, eta Herri Arteko Euskal Jokoen Topaketa

Xabier Urtzelai 2005ko mai. 20a, 12:00
Sasoi batean Roneo enpresa egon zen lekua kirol topagune bilakatuko da bihar. Batetik, Laubide plazan, 600 neska-mutikok 3x3 Saskibaloi Txapelketan hartuko dute esku. Eta metro gutxira, Jokin Zaitegi Plazan, herri probak egongo dira ikusgai.

Kilometroetako kirol egitarauaren barruan dago bihar arratsaldean (17:00etan), Arizmendik eta Xiba elkarteak antolatu dituzten Euskal Herri Arteko Jokoen II. Topaketak. Donostia aldetik hainbat talde etorriko dira, eta Arizmendik bi ordezkari izango ditu. Guztira 12 taldek hartuko dute esku, eta talde bakoitzean 12 lagun egongo dira. Gutxieneko adina 16 urtekoa izango da, eta jakin, federatutako kirolariak etorriko direla.

3X3 Saskibaloi Txapelketa, Laubiden

Hori ez da, baina, guztia izango, Laubide plazan saskibaloia egongo delako ikusgai goiz eta arratsalde. Leintz Eskola Kiroleko arduradunek aurreikusten dute guztira 120 talde inguru izango direla bihar txapelketan. Hau da, gutxi gorabehera 600 neska-mutiko. Hala, txapelketa 10:00etan hasiko dute, eta 13:00etatik 15:00etara atseden hartu eta gero, 20:00ak arte jarraituko du txapelketak. Tartean, hiruko jaurtiketen eta jaurtiketa libreen txapelketa ere egingo dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak