Haurrengan eta gazteengan oso bilakaera ona izan du erabileraren hazkundeak, eta hor hezkuntza sistemak ere garrantzia izan du, hezkuntzak ezagutzan asko lagundu duelako. Haurren erabilera %104 hazi da eta gazteena %233. Horretaz gainera, oso kontuan hartzekoa da helduek izan duten bilakaera ona, azken 18 urteetan %154 hazi da.
Arrasaten altuagoa izan da hazkundearen ehunekoa, Debagoieneko gainontzeko herrietan baino. Kontua da, Arrasaten egoera orain dela 18 urte oso txarra zela, Debagoieneko beste herrietakoa baino askoz ere txarragoa. Horri lotuta, ikus daiteke azken 5 urteetan hazkundea ez dela hain handia izan. Hori, baina, ez da datu txar bat bezala hartu behar. Izan ere, egoera aurreko urteetan asko hobetu denez, oraindik jarraitzen du hobetzen, baina jadanik ez lehen bezala
Datu onak eman ditu euskararen kale erabileraren neurketak. Baina euskara teknikariaren esanetan, horrek ez du bidea zabaldu behar lasaitasunerako. Udalaren esanetan, ama hizkuntza euskara duten lagunek askoz ere gehiago erabiltzen dute. Hori dela-eta, lortu behar dena da ahalik eta ume gehienek izan dezaten euskara ama hizkuntza. Horiek asmo horiek, hala ere, ez direla epe motzean lortzen azaldu du Udalak. Epe ertain-luzera begiratu behar dela dio.