Gipuzkoako bi talde eta Gasteizko eta Bizkaiko talde bana lehiatuko dira domekan: Atletico San Sebastian, Belfast Irish Tavern, Caja Vital Abaroa eta Getxo izango dira talde horiek. Finalaurrekoak goizez jokatuko dituzte: 10:15ean Caja Vital Abaroa eta Getxoren artekoa, eta 12:15ean Belfast Irish Tavern eta Atletico San Sebastian taldeen artekoa. Eta, arratsaldean jokatuko dute hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko partidua (17:00etan), eta finala (19:00etan).
Aipatzekoa da, Caja Vital Abaroak eta Atletico San Sebastianek igoera fasea hasiko dutela maiatzaren 22an, eta domekako txapelketa ongi baino hobeto etorriko zaie denboraldi amaiera prestatzeko.