Bittor Amozarrainek jasoko du AUKEAko banakako saria

Xabier Urtzelai 2005ko mai. 5a, 19:01
AUKEA Kirol Elkarteak Musakolako jaietan banatuko ditu aurtengo AUKEA sariak. Arrasateko kirolari onenaren saria, joan den urtean Gasherbrum II mendiaren tontorrera igo zen Bittor Amozarraini emango diote. Horrekin batera, talde onenaren saria, eta aipamen bereziendako tartea ere izango da.

Musakolako jaietan egingo dute sari banaketa, maiatzaren 15ean. Hala, Bittor Amozarrain mendizaleak jasoko du bakarkako kirolari onenaren saria, joan den udan G-II mendi tontorrera igotzean egindako lorpenagatik. Euskadiko Mailan lehiatu den Arrasate Errugbi Taldearendako izango da talde onenaren saria.

Horrekin batera, aurten bi lagunendako izango da aipamen berezia, Arrasateko kirola urteetan bultzatzeagatik. Batetik, orain arte Mondrako presidente izan den Jose Luis Ezkurrak jasoko du aipamen berezi hori, eta bestetik, horrenbeste urtetan zehar Arrasateko eskubaloiaren alde lan egin duen Jose Mari Herrero Pitxi zena ere izango dute gogoan.

Musakolako kiroldegian egingo dute sari banaketa, maiatzaren 15ean, 11:00etan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak