EHNA egiteko egunak Arrasaten

Maider Arregi 2005eko maiatzaren 5a

EHNA tramitatzeko egunak jarri ditu Bai Euskal Herriari ekimenak Arrasaten.

Euskal Herriko Nortasun Agiria, ondorengo egunetan egin ahalko da Monterron Kultura etxean:

Maiatzak 13, ostirala, arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara.

Ekainak 4, zapatua, goizeko 11:00etatik 13:00etara.

Uztailak 2, zapatua, goizeko 11:00etatik 13:00etara.

EHNA egiteko agiriak

EHNA egiteko hiru argazki behar dira. Baita errolda agiria eta 15 euro ere.

Adin txikikoek familia liburuaren fotokopia eraman beharko dute soilik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak