Kirol jaia Arrasaten

Maider Arregi 2005eko maiatzaren 3a

Gipuzkoako Atece-ek dirua biltzeko kirol asteburua antolatu du. Jaia maiatzaren 14an eta 15ean ospatuko da.

Atece elkarteak Arrasateko Kiroldegian egingo du kirol jaia maiatzaren 14 eta 15ean. Helburua elkarterako dirua biltzea.

Egitaraua

Maiatzak 14, larunbata

  • 9:00-10:00: Defentsa pertsonala eta judo erakusketa (Julio Gallego-ren eskutik).
  • 10:30-11:30: Karate erakusketa (Saioa gimnasioaren eskutik).
  • 12:00-13:00: Body Jam eta Body Combat klasea (Irudi gimnasioaren eskutik).
  • 13:00-14:30: Elbarrituen kirol erakusketa
  • 16:30-17:00: Haurren aerobic erakusketa (Saioa gimnasioaren eskutik).
  • 17:30-19:30: Aerobithoia. Aerobithoian parte hartu nahi duten pertsonek inskripzio orria bete beharko dute kiroldegian Aerobithoia hasi baino lehen. Prezioa 6 euro. Inskripzioko zenbakiarekin zozketan parte hartuko da.
  • 19:30-20:00: Sari banaketa:

Oharra: Maiatzaren 14an haurtzaindegi zerbitzua eskainiko du "Txatxilipurdi" elkarteak. Ordutegia: 9:00 - 14:00 eta 16:30 - 19:30

Maiatzak 15, igandea

  • 11:00-11:30: Aukeraren sari banaketa
  • 11:30-14:00: Gimnasia erritmikoko erakusketa (Arantzazu Zubiaren eskutik "Arrasateko Kiroldegia").
  • 14:00: 400 euroko balioa duen zozketa burutuko da (Emakumeentzat FORUM etxeko kirol materiala + Gizonezkoentzat FORUM etxeko kirol materiala).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak