Frontis enpresako Errandonea eta Ariznabarreta izango dira gaur Uarkapen (17:00etan), herriko pilotari gazteei pilotaren gaineko azalpenak ematen. Besteak beste, takoak ondo jarriz eskuak nola babestu irakatsiko diete. Horrekin batera, pilota hobeto jotzeko teknika batzuk irakatsiko dizkiete.
Finala, domekan
Domekan, 12:00etan hasiko da pilota jaialdia Uarkapen. Batetik, Gipuzkoako lau t'erdiko irekiko hirugarren eta laugarren postuagatik lehiatuko dira Ariznabarreta eta Antxia. Eta txapelketako finalean, berriz, Alustiza eta Nagore izango dira zein baino zein. Pilota jaialdia ikusteko 10 euro ordaindu beharko dira.