Euskadiko Txapelketa barruan, mendiko bizikleta lasterketa Olandixon

Xabier Urtzelai 2005eko apirilaren 21a

Bigarren urtez egingo dute Arrasaten Euskadiko Txapelketako lasterketetako bat Arrasaten. Eta ez hori bakarrik; domekako lasterketa Gipuzkoako Sari ere izendatu dute. Aurtengo proba, baina, berritasunekin dator, ez dutelako Musakolan egingo.contributors:

Murugaingo magalean egongo da aurtengo zirkuitua, Olandixoko lurretan. Lasterketa 11:00etan hasiko dute, Ikerlango aparkalekuan, eta, antolatzaileen esanetan, 200 lasterkari inguruk esku hartuko du, horietako 20 emakumezkoak.

Talde moduan, Ederra Tabernakoak dira Arrasate ordezkatuko dutenak. Talde horretan daude Igor Lazkano, Igor Baz, Zigor Urain, Felix Zugasti eta Iñigo Roldan. Azken lasterkari hori, gainera, aurrealdean ibiliko da. Joan den urtean laugarren sailkatu zen Euskadiko Openean, eta aurten indartsu hasi du denboraldia, Kataluniako Itzulitik gorputzaldi onean etorri da-eta.
Ezin ahaztu nagusien kategorian lehiatuko den Jose Lopez. Ciclos Ikaiakoa Master 40an lehiatuko da, eta seguru hura ere aurrealdean ibiliko dela.



ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak