Ezpeleta anai-arrebak eta Haritz Kortabarria aurrean, Urnietako mendi lasterketan

Joan den asteburuan egin zuten Urnietatik Adarramendirako mendi lasterketa, eta Arrasateko hiru lasterkari izan genituen aurreneko postuetan: Zuhaitz Ezpeleta eta Haritz Kortabarria mutiletan, eta Leire Ezpeleta emakumetan.contributors:

Zuhaitz Ezpeleta bigarren helmugaratu zen 13 kilometroko proban (1:01:58), Ionut Zinka korrikalariaren atzetik. Gasteizen bizi den lasterkari errumaniarrak minutu eta erdiko aldea atera zion Bedoñakoari. Zuhaitzek, baina, nahikoa egin zuen bigarren helmugaratzen, kolpe ederra hartuta amaitu zuen-eta lasterketa.

Haritz Kortabarria, berriz, lau minutu geroago helmugaratu zen, laugarren postuan (1:05:56). Arrasatear gazte hori dagoeneko hasi da horrelako probetan gero eta aurrerago sailkatzen. Mendiko lasterketez gain, besteak beste, duatloietan ere esku hartu du Haritzek.

Amaitzeko, Leire Ezpeletak ere lan ederra egin zuen lasterketan, hirugarren emakume azkarrena izan zen-eta (1:29:21). Egin zuen eguraldi txarrak goitik behera baldintzatu zuen proba.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.