Europako Comenius 2.1 hezkuntza proiektuak bilerak egingo ditu

Maider Arregi 2005ko api. 11a, 13:15
Europako Comenius 2.1 hezkuntza proiektuko kideek bilerak egingo dituzte HUHEZIn apirilaren 11, 12 eta 13an.

Gales, Norvegia, Lituania, Irlanda eta Euskal Herriko 15 lagun elkartuko dira antolatutako bileretan. Kide hauez gain, Europako Batzordeak izendatutako hiru ebaluatzaile etorriko dira.

Bilkuraren bigarren egunean, apirilaren 12an, goizeko 09:00etan, Angeles Iztueta, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailburua, elkartuko da bilera kideekin. Bileran Iñaxio Oliveri MUko errektoreak, eta Hezkuntza Saileko hainbat goi karguk parte hartuko dute.

Comenius 2.1

Comenius proiektua Sokrates programaren barruan sartzen da, beti ere Europako Agentziak babestuta. HUHEZIn elkartuko den taldea lantzen ari da Comenius 2.1 proiektua "Terra: Inter cultural curriculum" izenarekin. Programa horrek, komunitate elebidunetan curriculum eraginkorrak suspertu nahi ditu, batez ere hizkuntza minorizatuak dauden herrialdeetan.

Proiektuaren helburuetako bat lurralde bakoitzeko sei pertsona prestatzea da, bi ikastaroren bidez. Ondoren, eurek beste pertsona batzuk presta ditzaten beraien lurraldeetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak