Hamaika pilotari izango ditu Ordago enpresa berriak, eta horien artean egongo da Aitzol Lazkano. Orain arte amateur mailan ibilita, profesionaletan jardun ahal izango du orain, eta euren norgehiagoka batzuk telebistaz botako dituzte. Bistan da ez direla Asegarceren edo Asperen mailan egongo, baina galdu ezin daitekeen aukera da.
Lazkanorekin batera ibiliko da Xabier Ubera elgetarra, eta oraindik posible da pilotari gehiago batzea.