Ganbara eta abesbatzen kontzertu ugari

Udaleko Kultura Sailak Arrasateko Musika Eskolaren laguntzarekin, Apirileko I. Musikaldia antolatu du. Hilaren 8tik 30era bitartean zortzi kontzertu egingo dituzte.

Egitasmo berezia da antolatu dutena. Kultura Sailaren helburua da ganbara eta abesbatzen musika gustuko dutenek Debagoienetik kanpo joan behar ez izatea. Horretarako, apirileko egubakoitz eta zapatu guztietan emanaldiak egingo dituzte. Guztiak 20:30ean izango dira.

Hilaren 8an, Lausardi abesbatzak eta organo jotzaile batek kontzertua egingo dute San Juan Bataiatzailearen elizan.

Hilaren 9an, Poloniako Maciej Pickulsky piano jotzaileak emanaldia egingo du Amaia Udal Antzokian.

15ean, Cristina Sanchez harpa jotzailea San Juan Bautista elizan izango da.

16an, Cadem hari laukoteak ikuskizuna egingo du Amaia antzokian.

22an, Orpheus Abesbatzaren txanda izango da. San Juan Bataiatzailearen elizan abestuko dute.

23an, Saxo Ensemble taldeak joko du Amaia antzokian.

29an, Quadrabit Perkusio Taldearen txanda izango da. Amaia antzokian izango dira.

30ean, Conductus Ensemble taldeak ikuskizuna egingo du San Juan Bataiatzailearen elizan.

Elizako emanaldi guztiak doan izango dira, eta Amaia antzokikoetan sarrera ordaindu egin beharko da.

Ikusleek ekimenari erantzun ona ematen badiote, datozen urteetan ere antolatuko dutela aditzera eman dute.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.