Badirudi Arrasateko taldeek Londresen jotzeko ohitura hartu dutela. Orain dela gutxi Fjord taldea izan zen han, eta aste honetan Kañeria 13 taldeak joko du.
Garagartzako punk taldeak aspaldian ez du ia kontzerturik eman, eta ustez eszenatokiei agur esateko bizpahiru emanaldi egiteko asmoa dauka.
Apirilaren 7an Londresko Corn Rocket aretoan kontzertua egingo du Londresko The Parkinsons eta Japongo Speed Stars taldeekin batera.