Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Azken ordua, 16:00: Orain gutxi jaso dugun informazioaren arabera, Ertzaintzak beste gazte bat atxilotu du. Hain zuzen ere, gaur goizeko atxiloketak salatzeko asmoz, Garibai Etorbidean gazte batzuk kartelak ipintzen ari zirela atxilotu dute gaztea. Kartelak jartzen ari ziren unean, Ertzaintza azaldu da eta istiluak hasi dira. Orduan ertzain bat eta gazte bat zauritu dira eta gaztea Bergarako komisaldegira eraman dute.