Lau urteren buruan aske da Amaia Arrieta

Marijo Deogracias 2005eko apirilaren 4a

Epaitzeke lau urtez kartzelan izan eta gero, Amaia Arrieta arrasatearra aske geratu zen egubakoitzean Gartzen Garaio eta Egoitz Lopez de la Callerekin batera.

Haika-Segi-Jarrai auzian epaitzen ari dira hiru gazteak –beste hainbatekin batera– Espainiako Auzitegi Nazionalean. Eta goizeko saioan, hain zuzen, jakinarazi zieten erabakia. Iluntzean laga zuten aske Amaia Arrieta eta Alkalako atean zituen zain senitartekoak.

Herrira, Arrasatera, goizaldean iritsi zen eta ordu txikiak izan arren herritar ugarik harrera beroa egin zion. Domekan, berriz, ongi etorria egin zioten beste hainbatek. Horren harira, Amaia Arrietak zein senitartekoek eskerrak eman nahi dizkiete laguntza eskaini dieten guztiei. Gaur, astelehena, Madrilen da berriz, epaiketak jarraitu egiten duelako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak