SPRILUR industria eremua egiten dabil Markuleten

Nerea Zubiete 2005eko martxoaren 23a

Markulete Industrialdeko E-45 lur zatian dabil egiten industria eremua SPRILUR. 14.475 metro koadro hartu ditu, bertan 25 enpresa kokatzeko. Horretarako SPRILURek 7.324.386 euro inbertitu ditu.

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Sailari lotuta dagoen SPRILUR Elkarte Publikoak hartu dituen 14.475 metro koadroetan 25 enpresa jarriko direla espero dute eta baita ere uste dute 424 lanpostu sortuko dituztela.

Arrasatekoa, Gipuzkoan SPRILUR egiten dabilen 8 industria eremuetako bat da. Besteak Oiartzunen, Errenterian, Tolosan, Elgoibarren, Mendaron eta Zestoan egiten dabil. SPRILURek orain arte 340 milioi euro inbertitu ditu, Gipuzkoan urbanizatu dituen 4 milioi metro koadroetan. Bertan 900 enpresa baino gehiago jarri dituzte eta ia 11,000 langile dabiltza lanean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak